Aurten, 2022an, Intxaurrondo auzoan ibilaldi bat egitea proposatzen dizuegu, hiriko bosgarren auzorik jendetsuena baita. Intxaurrondo bere topografiagatik eta azpiegiturengatik (mugak) markatuta dago, eta hauek osatzen dituzten bide eta trenbidearengatik: Intxaurrondo Zaharra, Berria, Iparraldea eta Hegoaldea.

Baserri eta eraikin sakabanatuak ditu, Intxaurrondo kalean bakarrik multzokatuta (Pasaia eta Donostia arteko bideari lagunduz). Bere hazkuntza aro garaikean izan zuen, 60. urtetik gaur egun arte, eta finkatu egin da, bai bizitegi-eraikuntzari dagokionez, bai gizarte-ehunari dagokionez.

Eraikin mota ugari bisitatu ahal izango ditugu, bloke isolatuetatik, etxadi itxietara eta familia bakarreko etxebizitzetara, eta bide batez plaza eta kale mota desberdinak biziko ditugu.

Aurtengo egitaraua 2022ko maiatzaren 7an burutuko da.

 

cartel janes walk intxaurrondo